Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ikasketak amaitu dituzten 942 ikasleri eman die diploma

Jone Olabarria 2021ko urr. 16a, 09:41

Enpresa berrikuntza eta proiektu zuzendaritza unibertsitate masterreko ikasleak.

2019ko eta 2020ko promozioetako graduko, masterreko eta doktoregoko ikasleek jaso dituzte diplomak, eguenean eta atzo Donostiako Kursaalean egindako bi ekitalditan.

Pandemia dela eta, ikasle horiek aurten arte itxaron behar izan dute diploma ofiziala jaso ahal izateko; horregatik banatu da ospakizuna bi egunetan. Ikasleek eta senideek hartu ahal izan zuten parte ekitaldietan, baina gonbidapen-kopuru mugatua izan zenez, Streaming bidez ere jarraitu ahal izan zuten ekitaldia.

2019ko eta 2020ko promozioetan masterreko ikasketak amaitu dituzten 338 ikaslek jaso zituzten diplomak eta 35 doktoreri eman zitzaien titulua: 2019ko promozioko 13ri eta 2020ko promozioko 22ri. Graduko ikasleei dagokienez, 569 ikasle izan dira guztira: 2019ko promozioko 269 eta 2020ko promozioko 300.

Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterreko ikasleak.

Bi ekitaldietan Vicente Atxak, Mondragon Unibertsitateko errektoreak, hartu du parte, baita Carlos Garcíak, Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusiak, eta Nekane Errastik, Eskolako koordinatzaile akademikoak. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendari Miren Artaraz ere bertan izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak