Altuna III.a eta Peio Etxeberria Lau eta erdiaren barruan, gaur Bergaran

Xabier Urtzelai 2021ko urr. 16a, 10:28

Jokin Altuna, Bergaran, artxibo argazkian.

Lau eta Erdiko Eusko Label Txapelketa Bergarara iritsiko da gaur, zapatua (17:15). Altuna III.a eta P. Etxeberria izango dira zein baino zein gehiago, hain justu, lehenengo jardunaldian garaipena lortu zuten bi pilotari. Jaialdia hasteko Beñat Rezustak eta Irribarriak bikotea osatuko dute Elezkako II.aren eta Zabaletaren kontra. 

Lau eta erdiko ligaskako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur Bergaran Jokin Altunak eta Peio Etxebarriak. Biek hasi dute ondo torneoa, lehenengo jardunaldian nagusitu egin ziren biak ala biak eta gaur bietako batek aurrea hartuko du sailkapenean. 17:15ean hasiko den jaialdiak, baina, binakako partidu ederra eskainiko du arratsaldea girotzen joateko. Beñat Rezustak eta Irribarriak bikotea osatuko dute Elezkako II.aren eta Zabaletaren kontra. Eta, arratsaldeko azken partiduan Dario eta Zubizarreta izango dira aurrez aurre. Sarrerak online eroskeko, hemen.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak