Beroa eta Mendizabal okindegiek bat egingo dute Ogiaren Nazioarteko Egunarekin

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko urr. 15a, 16:55

Bihar, urriak 16, izango da Ogiaren Nazioarteko Eguna eta Gipuzkoa Merkatarien Federazioko kide den Gipuzkoako Okindegien Elkarteak, kanpaina baten bitartez ospatuko du. Modu horretan, salmenta puntuetan opiltxo edota gozokiak entregatuko dizkiete bezeroei. 38 okindegik egingo dute hori, tartean Aretxabaletako Beroak eta Arrasateko Mendizabalek.

Urtero, Gipuzkoako Okindegien Elkarteak hainbat ekimen antolatzen ditu produktu horri balioa emateko eta sektore horretako profesionalen lana ikusarazi eta zabaltzeko. "Aurtengoan ere, produktu atsegingarri honen zaleek izango dute zer gozatu, dastatzea, zozketa eta bestelakoak antolatu dituzte okindegietan". Hala, ZOGIonak lelopean egingo duten kanpainaren baitan, salmenta puntuetan opiltxo edota gozokiak entregatuko dizkiete bezeroei 38 okindegik.

Horrez gain, martxan jarri dituzten ekimenekin jarraituko dute. Eguneko ogia egitasmoaren baitan, egun bakoitzeko ogi bat aurkeztuko du okindegi bakoitzak eta bezeroek probatzeko aukera izango dute. Gainera, erosketak egiten dituzten bezero guztiek zozketa batean parte-hartuko dute. Urriaren 17an egingo dute zozketa, eta okindegi bakoitzeko bost irabazle egongo dira. Irabazleek hurrengo astean zehar (urriak 18-24) "oparitxo bat" jasoko dute okindegiaren partez.

Azkenik, okindegiek zorion txartelak biltzeko kutxa batzuk jarri dituzte denda bakoitzean, bezeroek euren zorion mezuarekin betetzeko (idatziz, marrazki bat eginez, bertso batekin, eta abar). Zorion txartel guztien artean originalenak aukeratuko dira, guztira hiru, eta irabazleek landetxe batean asteburu bat irabaziko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak