Badator Aloñako Igoera, puntako korrikalariekin

Xabier Urtzelai 2021ko urr. 15a, 17:00

Aloñako Igoerako azken irabazle Walter Becerra, helmugan (2019).

Urtebeteko etenaren ondoren, Euskal Herriko lasterkari onentsuenak batuko dira domekan Oñatin (09:00).

Pandemiagatik birritan atzeratu dute data, baina, azkenean, oraingo domekan egingo dute Aloñako Igoera. Eta hori da berririk nabarmenena; alegia, lasterketa egin ahal izango dutela. Izan ere, 2020an moduan, 2021ean kirol hitzordu nabarmenenak bertan behera geratu dira, salbuespenak salbuespen –Oñatiko duatloia edota Aramaioko rallysprinta, esaterako– eta, zailtasun guztien aurretik eta dortsaletako asko aspaldi saldu eta gero, domekan 350 lagun batuko dira irteera puntuan –horietatik 140 debagoiendarrak dira, eta oñatiarrak 75–.

Ohiko orduan, 09:00etan, irtengo dira korrikalariak Foruen plazatik, 22 kilometroko lasterketa egiteko gertu. Lasterketa hasi aurretik, baina, otsailean hil zen Gary Baños omenduko dute. "Iñigo Guridi Kalibre moduan, Gary ere beti egon da laguntzen", adierazi zuten antolatzaileek aurkezpenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak