Euskadi Literatura sarietako 2021eko irabazleak iragarri ditu gaur goizean Bigen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Sailka bereiztuta, orotara hiru saridun jakinarazi ditu: Anjel Lertxundiren Haltzaren muinoa (Elkar) Euskarazko Haur eta Gazte Literaturan, Irene Solá kataluniarrak idatzitako eta Joxan Elosegik itzulitako Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak eleberria (Alberdania) Euskarazko Literatura Itzulpena modalitatean, eta Pello Lizarralderen Argiantza (Erein) Euskarazko Literatura sailean.
Azken narratiba lan honetaz aritu zen, hain zuzen, Liazarralde Ttap aldizkarian. Joni Ubedarekin solasean, hemen duzue elkarrizketa berriz ikusteko aukera.
Ttap: kalitatezko edukiak zure poltsikoan
Teknologia berrietara egokituz, kazetaritza eta formatu berriak esperimentatu ditu Ttap aldizkariak sorreratik. Gaurdaino argitaratu diren 135 aldizkariei eta egindako elkarrizketa zein jardunari erreparatuta, ibilbide oparoa izaten ari da. Ttap aldizkaria Android zein iOS sistema eragileetan deskargatu ahal den doako aplikazioa da, eta muxutruk eskuratu daitezke bertako edukiak; bai egun arte kaleratutako aldizkari guztiak, eta baita etorkizunean argitaratuko diren aleak ere.