Elkarretaratzeak deitu dituzte Gasteizko erailketa matxista salatzeko

Jon Irizar Aranguren 2021ko urr. 13a, 09:19

'Aski da! Erailketa matxistarik ez!' lelopean egingo da Aretxabaletako elkarretaratzea

Atzo goizaldean Gasteizko Sansomendi auzoan emandako erailketa matxista salatzeko eta gaitzesteko, elkarretaratzeak deitu dira Debagoieneko hainbat herritan. Bikotekideak lepoan egindako ebakien ondorioz hil zen 37 urteko emakumea.

Atzo goizaldean Gasteizko Sansomendi auzoan 37 urteko emakumea hil zuen bere bikotekideak, 42 urteko gizonezkoak; ostean, bere buruaz beste egin zuen hiltzaileak. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bikotearen semeek deitu zuten larrialdi zerbitzuetara goizeko 7:15 aldean. Polizia etxebizitzara sartzean hilda aurkitu zuten emakumea, lepo inguruan hainbat ebaki zituela; gizonezkoak, aldiz, bularraldean zituen ebakiak, eta Ertzaintza heltzean bizirik zegoen arren, minutu gutxiren buruan zendu zen.

Elkarretaratzeak, herriz herri

Debagoieneko hainbat herritan deitu dira erailketa matxista hau salatzeko eta gaitzesteko elkarretaratzeak. Une honetan, Aretxabaletakoa, Bergarakoa, Oñatikoa eta Arrasateakoa baieztatu ahal izan ditu GOIENAk. Gainontzeko udal eta eragileen baieztapenak jaso ahala eguneratuko da zerrenda.

  • Aretxabaleta: urriak 13, eguaztena, 19:00etan Herriko Plazan.
  • Bergara: urriak 14, eguena, 19:00etan San Martin Plazan.
  • Oñati: urriak 14, eguena, 19:00an Foruen Enparantzan.
  • Arrasate: urriak 14, eguena, 19:30ean Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak