Oinezko martxarekin hasiko dute eguaztenean greba Aita Menniko langileek

Hasier Larrea 2021eko urriaren 12a

Maiatzean egindako mobilizazioa.

Uribe auzoan hasiko dute 10:30ean, eta Aita Menniren eguneko zentrotik (Kulturateko sarrera paretik) pasako dira lehenbizi, Gesalibarko ospitalera joateko gero. Hara iristerakoan elkarretaratzea egingo dute ospitale aurrean.

Asteazkenean, hilaren 13an izango da hori. Eguenean, berriz, kanpaldia eta protesta egingo dute langileek ospitale kanpoan, 11:00etatik  arratsaldera arte. Azaroaren 2an, 3an eta 4an irtengo dira berriz ere kalera gaixotasun mentala, adimen atzerapena eta gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak artatzen dituzten osasun langileak: "Gure pazienteen zaintzaren kalitatea gero eta okerragoa da, eta lan baldintza prekarioak izateaz gain, pertsonal falta handia dugu ospitalean", salatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak