Sagardoaren Eguna egingo dute urriaren 17an 'Sanprubus'-ean

Eneko Azurmendi Barrena 2021eko urriaren 8a

Auzotarrek antolatuta, Elorregiko Sagardo Eguna egingo dute hilaren 17an, domeka, Sanprubus-ean. Dolarea eramango dute eta 11:00etan sagarra birrintzen hasiko dira. Hala, goiz osoan egongo da sagar zukua eta sagardoa dastatzeko aukera eta saiheskia parrillan erreta jateko aukera. Auzoan eta Sanprubus-ean giroa alaitzea izango da ekimenaren helburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak