Avanzako garraio-zerbitzuan lanuzteak deitu dituzte, gidari bati "eraso egitea" salatu ostean

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urr. 6a, 18:27

Bergarako autobus geltokia.

Avanza Gipuzkoako batzordeak lanuzteak deitu ditu urriaren 18an hasita; astelehenetan eta egubakoitzetan izango dira. Langileen batzordeak adierazi duenez, joan den zapatu gauean Oñatin gidari batek "erasoa jasan zuen". Gaueko bus zerbitzuak geroago eta "arriskutsuagoak" bihurtu direla diote gidariek.

Lanuzte mugagabeak, astelehenetan eta egubakoitzetan, 06:00etatik 08:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, egingo dituztela jakinarazi dute.

Hemen, hedabideetara bidalitako oharra:

"Joan den urriaren 3an, enpresako langile batek eraso bat jasan zuen, hautsitako botila batekin mehatxu eginez, bultzadak emanez eta lapurreta eginez. Ertzaintzari deitu ondoren, agintariek jakinarazi zioten ezin zela patruilarik bertaratu, nahiz eta gertakariak jasandako herrian, Oñatin, herriko jaiak ospatzen aritu. Pandemia hasi zenetik, autobus-gidariek bizi duten babesgabetasun-egoera larriagotuz joan da. Murrizketa-neurrien xedearekin, gaueko zerbitzuak are eta arriskutsuagoak bihurtu dira. Batzordeak enpresa salatu nahi du baliabide egokiak ez jartzeagatik, ez da gidariek jasaten duten lehen erasoa, eta bitarteko egokiak jartzen ez badira, ez da azkena izango. Gipuzkoako Foru Aldundiari ere dei egiten diogu, azken batean lurraldeko autobus zerbitzuaren arduraduna bera baita".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak