Atal berriekin dator 'Hemen Debagoiena' saioa

Itziar Larrañaga Sarasola 2021eko urriaren 4a

Denboraldi berriko aurkezlea eta kolaboratzaileak.

Larraitz Zeberiok aurkeztuko du gaur abiatuko den Hemen Debagoiena saioaren denboraldi berria. Atal ezberdinak izango ditu programak, besteak beste, Izenen izana, Luzapena edota Akordeak.

Debagoieneko musikariak izango ditu protagonistak Akordeak tarteak, bertan abeslarien bizipenak eta kamera aurreko abestiak ikusteko aukera egongo da, Aitziber Aranburuzabalaren eskutik. Luzapena atalean kirolariekin izango du hitzordua Mireia Bikuña kazetariak, eta, Izenen izana tartean Txomin Madinak eskualdeko toponimia eta abizenak izango ditu hizpide, hainbat kolaboratzaileren laguntzarekin.

Atal berriekin batera itzuliko dira Debagoiendarrak mundutik, Eneko Azurmendirekin; 0 kilometro Jone Olabarriarekin, edota sare sozialen tartea, Uxue Igartzarekin.

Hemen Debagoiena saioa Goiena telebistan eskainiko da astelehenetik ostiralera, 18:00etan, 20:00etan eta 22:00etan. Horrez gain, Goiena.eus-en ere ikusi ahalko dira eguneroko elkarrizketa eta erreportajeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak