Gaur jokatu da Zumaia Flysch Trail maratoia, Zumaian. Charlotte Morgan izan da irabazle emakumezkoetan eta gizonezkoetan, aldiz, Raul Criado izan da garaile. Hala ere, emakumezkoen podiuma bailarako Oihana Kortazarrek ere osatu du. Izan ere, sailkapenean, bigarrena izan da elgetarra.
Euria eta haizea gogor, lan bikoitza izan dute gaur korrikalariek Zumaian jokatu den XII. Zumaia Flysch Trail mendi maratoian. 42, 2 kilometrotako bidea, eta 2.916 metroko desnibela izan dute gaurko lasterketan, parte-hartzaileek. Horrekin batera, World Mountain Running Cup (WMRA) zirkuituko azken proba izan da, eta baita, Munduko Sky txapelketarako baliagarria. Horrekin batera, maratoi erdia egiteko aukera ere izan da; 22,2 kilometro eta 850 metroko desnibela gainditu behar izan dute mendi lasterkariek.