CEX sarietan finalista izan da Arteman

Miren Arregi Amasorrain 2021eko urriaren 1a

Arteman Komunikazio Agentziaren Online Ganadu Enkantearen proiektua finalera iritsi da CEX Sarietan. Atzo, irailak 30, banatu zituzten "Egokitzapen arina eta negozio eredu berriei" CEX 2021 Sariak, Valentziako Centre d'Artesanian.

Artemaneko zuzendari Arantzazu Lagunilla eta estrategia digitaleko arduradun Victor Nuñez izan dira Valentzian proiektua defendatzen. Beste lau finalistaren artean, epaimahaiak Zaragozako Certest enpresaren proiektua aukeratu zuen irabazle. Artemanek finalista ziurtagiria jaso zuen, Caritas Bizkaia, IFEMA eta Norteña de Aplicaciones y Obras enpresekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak