Ezagutzen duzu AUZOKO?
Euskal Herria herri anitza da. kultura, jatorri eta hizkuntza ezberdinetako herritarrak biltzen dituen gizartea da gurea. Hizkuntza aniztasun hau aitortu, herritarron arteko harremanak sustatu eta kohesio eta komunikaziorako hizkuntza gisa euskara erdigunean jartzen du AUZOKOk, euskaraz bizi nahi dugulako herritar asko eta askok.
AUZOKO herritar guztioi zabalik dago, euskaratik urrun bizi direnei eta euskaratik gertu bizi direnei.
Euskarara hurbildu nahi baduzu, AUZOKOk eskaintzen dizu aukera. Elkarrekin euskarazko oinarrizko hitz eta esaldi motzak landuko ditugu, euskarazko harreman berriak egingo dituzu, herriko kultura eta ohiturak ezagutuko dituzu eta zure hizkuntza eta kultura eta ohiturak partekatzeko gunea izango duzu.
Euskaraz bizi bazara euskarara hurbildu nahi dutenen bidelagun izan zaitezke, euskaraz aritzeko uneak eta euskarazko sare bat eskainiz. Herritarren beste hizkuntzak zuzenean ezagutzeko aukera ere izango duzu.
Astean behin elkartzen gara, euskaraz burutzen ditugun dinamika ezberdinen bidez elkar ezagutu, bizipenak partekatu eta euskarara gerturatzeko.
Gainera ekintza osagarriak ere burutzen ditugu elkarrekin, txangoak, bisita gidatuak, ekintza gastronomikoak … eta herrian burutzen diren ekintzetan ere parte hartzen dugu.
Parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:
Euskarara hurbildu nahi dutenei harrera egiteko ekimena.
aniztasuna@ekinemakumeak.eus
943 79 83 70 / 651 70 79 36