Mondrak, UDAk eta Bergarak etxean dute hitzordua

Xabier Urtzelai 2021ko urr. 1a, 16:54

Gizonezkoen ohorezko erregional mailan Aloña Mendi da kanpoan jokatuko duen bakarra. Emakumezkoetan Leintz Arizmendik Touringen zelaian jokatuko du, eta Bergararrak Lesakara joango dira.

Aretxabaleta da hiru jardunaldi hauetan aurpegi onena erakutsi duen Debagoieneko taldea. Calzonen mutilek hiru partidutatik bi irabazi dituzte, eta hain zuzen, joan den astekoa izan zen lehenengo porrota, ordiziarren kontrakoa. Bada, domekan Añorgaren kontra jokatuko dute (16:30). Mondrak ere domekan jokatuko du (16:30); zuri-moreek ligako hiru partiduak berdindu eta gero garaipena nahi du behingoagatik. Bada, zuri-moreek Oiartzun hartuko dute Mojategin. Zapatuan, berriz, Bergarak jokatuko du (16:30). Mahoneroek etxetik kanpora bi partidu galdu dituzte jarraian, biak derbiak. Hala, Agorrosinen egoera horri buelta eman nahi diote. Eta azkenik, joan den astean Azkoagainen konfiantza emango dien partidua irabazita, Aloña Mendikoek Andoainen jokatuko dute zapatuan (16:00).

Emakumezkoek, kanpoan

Leintz Arizmendik Touringen zelaian jokatuko du bihar, zapatua (12:00); Bergarak, berriz, Lesakan (16:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak