Ekintzaileentzako doako prestakuntza ikastaroak egingo dira Mankomunitatean

Uxue Igarza Loiola 2021eko irailaren 28a

Ekintzaileei zuzendutako lau tailer antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak. Urriaren 15, 22, 29 eta azaroaren 5ean egingo dira, Mankomunitatean bertan, 9:30etik 13:30era. Dagoeneko webgunean zabalik dago izen-ematea eta doakoa da.

Ekin Debagoiena 2021 ekimenaren baitako prestakuntza tailerrak aurkeztu ditu Mankomunitateko Garapen Agentziak: Ekitean kontuan hartu beharreko alderdiak; Nire negozioa abian jartzea; Nire negozioaren zenbakiak I; eta Nire negozioaren zenbakiak II.

Txosten honetan dago jasota zer den ikastaro bakoitzean landuko dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak