Harkaitz eskaladako ikastaroa, Besaideren eskutik

Eneko Azurmendi 2021ko ira. 28a, 12:01
Eskalatzaile bat, Araotzeko horman.

Mendizale elkarteak hastapen ikastaroa antolatu du urriaren 16 eta 17rako. Oñatiko Araotz auzoko eskalada-gunean izango dira saioak eta izen-ematea zabalik dago gaurtik urriaren 13ra arte. Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da mendian federatuta izatea.

Askotariko gaiak landuko dituzte: eskalatzeko beharrezkoak diren teknikak, rapela, bilerak, segurtasun neurriak eta abar. Prezioari dagokionez, bazkideek 60 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, 85 euro. Prezio horretan sartzen da banakako materiala (arnesa, kaskoa, katu-oinak) eta eskalatzeko beharrezko materiala (sokak, zintak...). Garraioa, janaria eta edaria, berriz, ez dira sartuko prezioan.

Izena emateko, 943 77 30 66 telefonora deitu, besaide@besaide.eus helbidera mezu bat idatzi eta elkartearen bulegora gerturatu beharko da, martitzen eta eguaztenetan, 19:30etik 20:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak