Genero-indarkeria salaketek %3 egin dute gora 2021ean

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 27a, 14:06

Lehenengo seihilekoan 2.248 emakumek salatu dituzte indarkeria-matxista kasuak Ertzaintzan; hots, bikotekide, bikotekide ohi edo familia-eremuko beste gizonezko batzuen partetik edota eremu horretatik kanpo jasandako sexu-askatasunaren aurkako indarkeria-delituak.

Aurreko urteko datu berarekin alderatuta, indarkeria-matxistari lotutako salaketak areagotu egin dira Euskal Autonomia Erkidegoan, 2021eko lehen seihilekoan; zehazki, %3,12 egin dute gora.

Datuak ematearekin batera, Jaurlaritzak aurreratu du urtea amaitu aurretik EBA sistema jarriko dela abian; hau da, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak informazio eguneratua jasotzeko eta "neurririk egokienak" hartzen laguntzeko izango duen duen sistema digitala. "Jauzi kualitatiboa ekarriko du berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurka erabilitako indarkeriaren kontrako borroka globalean", azaldu dute. Sistema honen berrikuntza nagusia da erasoen inguruko informazioa indarkeria matxistaren biktimen arretan inplikatuta dauden erakunde publiko guztientzat egongo dela eskuragarri: judikatura, fiskaltza, Osakidetza, gizarte-taldeak, etab.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak