Edurne Ormaetxea, Arabako erlojupeko txapelketan azpitxapeldun

Xabier Urtzelai 2021eko irailaren 25a

Gaur, zapatua, goizean jokatu dute Murgian Arabako Erlojupeko Txapelketa, eta kadete mailan Lokatzako ziklista aramaioarra bigarren sailkatu da. Bolintxo Okindegia - Lana taldeko ordezkaria gustura geratu da 8,8 kilometrotako erlojupekoan egin duen lanarekin.

Ondo prestatu du proba Edurne Ormaetxeak. Astean zehar bitan joan da aramaioarra ibilbidea ikustera eta lasterketa ondoren, oso gustura agertu da egindako lanarekin. Sentsazio onak izan ditu eta aurrez egin nahi zuen lana burutzea lortu duela adierazi du. Ormaetxea lehen urteko kadetea da aurten hasi da lasterketetan. Gaurkoa, Arabako txapelketa izateaz gain, denboraldiko azkena izan du eta emaitza honekin, egindako denboraldi ona borobildu egin du. Lehiatu dituen Espainiako kopako lasterketa guztiak amaitzea lortu du, Arabako itzulian, 15. postua eta gaur, Arabako azpitxapelduna. Hurrengo urtera begira emaitza hauek motibatzeko balioko diote, eta esperientzia gehiagorekin egin ahal izango dio aurre denboraldiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak