Ikasle sindikatuak manifestazio batzuk antolatu ditu EAEko hiriburuetan eta bailarako ikasle batzuk Gasteizera hurbildu dira. Grebalariek adierazi dutenez, "aldaketa klimatikoari aurre egiteko modua ere bada norberak egiten dituen keinu txikiei eta konpromiso pertsonalari erreparatzea".