EKIN EMAKUMEAK ELKARTEA: JABETZA IKASTARO ETA TAILERRAK. 2021-2022 IKASTURTEA

Erabiltzailearen aurpegia Ekin Emakumeak elkartea 2021ko ira. 21a, 16:56

IZENA EMATEKO AZKEN PLAZAK

EKIN Emakumeak elkartean jabekuntzarako ikastaro eta tailerrak martxan jarriko ditugu laster eta AZKEN PLAZAK eskaintzera gatoz.

TAO ikastaroa eta KOSMETIKA NATURALA tailerra dira.

TAO:
“Zure burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipen bilakatu eta barne bakea lantzeko momentuan bazaude … ezin duzu ikastaro hau galdu!” (Kontxi Garmendiaren eskutik)
Noiz:
Hilean behin, hileko lehen ostegunetan, 18:00-20:00.
Lekua:
La Merced ikastetxea.
Prezioa:
38€ / 36€ AEDko bazkide izanez gero. 

KOSMETIKA NATURALA:
“ Sendabelar ezberdin erabiliz, ukenduak, ezpainetako baltsamoak, ponpa freskagarriak, aloe gela eta eskuetarako kremak egiten ikasiko dugu Ekoudalatxeko Idurre eta Nerearen eskutik.
Noiz:
Urriak 6, 13, 20 eta 27, asteazkenak, 17:00-19:00.
Lekua:
LA Merced ikastetxea.
Prezioa:
100€ / 95€ AEDko bazkide izanez gero. (Beharrezko osagai eta material guztia barne)

Beraz,hartu zeuretzako tartea eta gozatu gauza berriak frogatuz. Lagun berriak ezagutzeko aukera paregabea izango duzu eta, esperientziak partekatzeko, konfiantzazko leku goxo eta atsegin bat ere aurkituko duzu.
Zure zain gaituzu!
Animatu!!!

OHARRA: Izena emateko, zatoz gure bulegora, bestela, erabili kontakturako ditugun zenbakiak edo emailak.

Ekin Emakumeak elkartea
Pablo Uranga 4, behea. Arrasate

943 79 83 70/651 70 79 36
emakumeak@ekinemakumeak.eus
aniztasuna@ekinemakumeak.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak