Gazteak laneratzeko Hazilan programan izena eman daiteke

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 21a, 11:36

Hazilan egitasmoaren ikastaro bat.

Hilaren 24ra arte, egubakoitza, dago aukera Hazilan programan izena emateko. Egitasmoaren helburua gazte kualifikatuen laneratzea erraztea da, eta horretarako, tailer teoriko-praktikoak eskaintzen ditu.  

Urriaren 13an abiatuko da Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak sustatu eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatzen duen Hazilan proiektua. 11. edizioa da aurtengoa eta egubakoitzera arte dago izena emateko aukera.

Momentura arte, 150 pertsona baino gehiagok hartu dute parte egitasmoan. Hauek dira parte hartzeko bete behar diren lau baldintzak: 20-44 urte bitartean izatea; goi-mailako ikasketak amaituta izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak); langabezian egotea (ez da ezinbestekoa); eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.

Sustatzaileen esanetan, Hazilanek gazteen gaitasunak "identifikatu" eta "indartzen" ditu eta lana lortzeko behar diren baliabideak eman, 80 orduko tailer teoriko-praktiko batean. Horren ostean, eskualdeko enpresetan praktikak egiten dira, lan-esperientzia hartuz eta enplegurako sarbidea erraztuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak