'Auzoko' egitasmoan izena emateko epea, zabalik

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 20a, 19:00
Oñatiko taldea, saio batean.

Aurten erronka berezia zehaztu dute ekimenaren sustatzaileek: Auzoko dagoen herrietan, bertako eragileen artean aliantzak sortzea. Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Oñatin, irailaren 30era arte egongo da aukera izena emateko.

Euskaltzaleen Topagunearen proiektua hizkuntza aniztasuna aitortzeko eta herritarren arteko harremanak sustatzeko pentsatuta dago. Baina horrez gain, Auzokon,  bizikidetzarako espazioak  sortu nahi dira, euskara ardatz hartuta. "Euskararekin harremanik izan ez dutenek euskararako bidea egitea da asmoa; garrantzitsua da euskal hiztunak diren herritarren parte hartzea zein inplikazioa. Horregatik, euskaraz bizi diren herritarrak funtsezkoak dira egitasmoan" diote. 

Astero, ordu eta erdi inguruko saio irekiak egiten dira, eta euskarara gerturatzeko dinamikak egiten dituzte. Horrez gain, ekintza osagarriak ere egiten dituzte taldeek; hala nola, eragileak edota ohiturak ezagutzea.

Eragileak elkartzeko erronka

Sustatzaileen esanetan, ikasturtez ikasturte, proiektua "zabaltzen, egonkortzen eta hobetzen" saiatzen dira, eta horretarako erronkak zehazten dituzte. "Herritarren bilgune izateko  bidean, uste dugu herriko eragileen inplikazioa eta saretzea ezinbesteko dela; hala, Auzoko dagoen herrietan bertako eragileen artean aliantzak sortzea da aurtengo  erronka", zehaztu dute. Modu horretan, eragileen elkarrengandik ikasteko aukera indartu nahi da aurten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak