ETA desagertu zenetik hamar urte pasatu direla eta, Ezker Anitzak uste du PPren eta Voxen ekitaldiak ez dutela ekarpenik egiten bakearen eta elkarbizitzaren bidean. "Alderdi horiek terrorismoaren biktimen erabilera arbuiagarria egiten dute, areketan jarraitzen duten biktimak ahaztuta, baita eraso matxisten biktimak, eraso homfoboen biktimak eta arrazismoaren aurkakoak ere".
Bestalde, arrasatearren jarrera eskertu du Ezker Anitzak, ez zirelako "probokazioetan" sartu eta, era berean, EAJri eskatu dio daukan "ardura zatia" bere gain hartu dezan. "Faxistak nahieran ibili izana, ikus-entzule gisa isilik mantendu izana eta ez salatu izana agur faxistak eta konstituzioaren aurkakoak diren banderen presentzia".