6.000 ikasletik gora izango ditu Mondragon Unibertsitateak ikasturte berrian

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 17a, 18:03

Iturria: MU.

Mondragon Unibertsitateak ikasturte hasierako ekitaldia egin du gaur Gastronomia Zientzien Fakultatean. Iazko urtearen balantzea egin dute, eta 2021-2022 ikasturteko datuak aurreratu dituzte.

Idoia Peñacoba Idazkari Nagusiak azaldu duenez, iaz 545 ikerketa proiektu eta 1.175 ikasketa amaierako proiektu egin ziren. Halaber, 129 ikasle Hezkuntza mundutik, lan mundura trantsizio bekak baliatu zituztenak. Eta bestetik, ikasturte berriko datuak honako hauek dira: 6.000 ikasletik gora izango ditu matrikulatuta ikasketa ofizialetan; horietatik 5.255 graduko ikasleak izango dira. Eta matrikulatu berri diren ikasleei dagokienez, 2.039 dira guztira, eta horietatik 1.543k graduak egingo dituzte. Titulazio kopuruari dagokionean, hamazazpi gradu eta hamasei unibertsitate master eskainiko dira. 

Lehendakariak ere hartu du hitza gaurkoan eta azaldu du, pandemia egoeran ere, Mondragon Unibertsitatearen, erakunde publikoen, ekonomiaren, kooperatiben, enpresen eta gizartearen arteko "elkarlana" ez dela eten: "Unibertsitateak bere balioak, ezagutza, berrikuntza eta ehun teknologiko, ekonomiko eta produktiboarekin duen elkarreragin estua erdigunean jartzen jarraitu du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak