Espainiako hautatzaileak zuen azken hitza, irailaren 14rako eman behar zuen aukeraketaren berri, eta, atzerapen apur batekin, baina poztasun handiz, jaso dute berri ona. Gainera, posible zen hautatzaileak bietako bat aukeratzea eta bestea ez. Horrenbestez, biak egongo dira txapelketan.
Debagoiendarrek jakin bazekiten abuztu amaieran Europako Txapelketa irabazi izana –elkarrekin jokatu zuten– lagungarri izango zela, baina ez zela erabakigarria. Eta, hain zuzen ere, aste hauetan egindako azken entrenamendu saioetan ikusitakoarekin hartu du zorioneko erabakia hautatzaileak.