TicketBAI proiektuarekin lotutako arreta zerbitzuak indartu ditu Aldundiak: arreta telefono berezia (943 113 000) eta kontsultak egiteko buzoia (ticketbaikontsultak@gipuzkoa.eus) daude erabiltzaileen eskura, eta urri erdialdean, aurrezko aurreko arreta zerbitzua egongo da Gipuzkoako foru Ogasunaren bulego guztietan.
Momentu honetan, proiektua borondatezko epean dago, baina 2022an derrigorrezkoa izango da zerga-sistema berrira igarotzea. Modu mailakatuan egingo dute jauzi zergadunek, eta honako hau da egutegia:
- 2022ko urtarrilaren 1a. Zerga kudeaketako profesionalak.
- 2022ko martxoaren 1a. Jarduera profesionalak.
- 2022ko maiatzaren 1a. Txikizkako merkataritza, ostalaritza, ostatuak eta gainerako profesionalak.
- 2022ko urriaren 1a. Eraikuntza eta higiezinen promozioa, garraioa, eta aisialdi zerbitzuak, kulturalak eta pertsonalekin erlazionatutako zerbitzuak.
- 2022ko abenduaren 1a. Fabrikazioa, handizkako merkataritza, telekomunikazioa, finantzak, artistak eta gainerako behartuak.