Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko aukera dago oraindik

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 14a, 12:13

Eskualdeko zikloetan matrikula egiteko asmoa dutenak garaiz dabiltza. Hainbat ziklotan plaza libreak daude, eta Debagoieneko Lanbide Heziketak izena emateko dei egin die, lanerako trebatu nahi direnei.

Erdi-mailako zikloei dagokienez, honako hauetan daude plazak libre: mekanizazioa eta mantentze-lan elektromekanikoa (Oñati BHI),  soldadura eta galdaragintza, mekanizazioa eta karrozeria (Aretxabaleta Lanbide Eskola),  Mmndekotasun egoeran dauden pertsonen arreta (Mariaren Lagundia – Bergara) eta mikroinformatika (Arizmendi – Arrasate). Goi-mailako zikloetan, berriz, eraikuntza metalikoen zikloan (Aretxabaleta Lanbide Eskola) dago lekua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak