Unax Errasti Eibarren nagusi

Xabier Urtzelai 2021ko ira. 14a, 11:40

Unax Errasti podiumeko lehenengo koskan, asteburuan.

Bolintxo okindegia-Lana taldeko Unax Errasti nagusitu da asteburuan, Eibarren egindako kadete mailako lasterketan. Soraluzeko sahiesbideko maldak erabakigarriak izan ziren ihesaldia egiteko, bai Eskoriatzarako noranzkoan, eta baita itzulikoan ere. 

Kadete mailako Eibarko Saria jokatu dute asteburuan Eibarren. Berez uztailean ziren kadete mailan denboraldia amaitzekoak, baina antolatzaile eibartarrak tematu egin ziren proba irailean egiten, eta horrek aukera eman die gazteei denboraldia abuztua eta gero ere luzatzeko. Bada, 60 txirrindulari batu ziren irteera puntuan, eta udan sasoian ibili diren horien arteko borroka izan zen. 68 kilometro izan zituen lasterketak, Eibarren hasi eta Eskoriatzarako bidea hartu zuten ziklistek, eta bistan zegoen Soraluzeko saihesbideko maldek min egingo zutela. Halaxe izan zen. Lehenengo joaldian bost laguneko taldeak egin zuen aurrera, tartean zegoen Unax Errasti, eta euren artean ondo moldatu ziren erreleboak emateko. "Bi minutuko tartea lortu zuten tropelarekiko, eta bueltan, ostera ere Soraluzen, Errastik ostera ere estutu egin zuen eta taldetxoa apurtu eta bi ziklista geratu ziren aurrean, baina tarte txikiarekin", adierazi du Lokatzako ordezkari Iñigo Larañagak. "Gero, Maltzagako maldatxoan azken erritmo aldaketa egin eta hor egin zuen aurrera, bakarrik helmugaratzeko".

Sailkapena, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak