Hona hemen hezitzaileek izan beharko duten profila: 18 urte beteta izatea; heziketa fisikoko zein hezkuntza arloko ikasketak eginda izatea edo ikasten egotea; entrenatzaile edo begirale titulua izatea; eta EGA titulua edo baliokidea izatea.
Interesa dutenei bilerara agertzeko eskatu diete deitzaileek: "Leintz Eskola Kirolaren egituraren gaineko informazioa eta hezitzaile lanaren gaineko irizpideak eta baldintzak azalduko dira".