Positibo berrien kopuruak behera egiten jarraitzen du; Gipuzkoan 63 izan dira azken orduetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko ira. 12a, 15:46

EAEko positibo kopurua 200 kasuen langatik behera da lehenengo aldiz ekainetik. Nafarroan bederatzi egun jarraian darama ehun positiboen langatik behera.

241 kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduetan Hego Euskal Herrian, atzo baino 27 gutxiago. 91 erregistratu dira Bizkaian, 63 Gipuzkoan, 55 Nafarroan, 26 Araban eta 6 dira EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan atzeman dituztenak. Hala, EAEan 200 kasuko langatik behera dira gaur aspaldiko partez. Lurraldez lurralde, Gipuzkoan atzo baino hamalau kasu gutxiago izan dira, Araban bi gutxiago, eta Bizkaian 37 gutxiago. Nafarroari dagokionean kasu kopuruak gora egin du atzokoekin alderatuta –zortzi gehiago–, baina bederatzi egunez ehun kasuen langatik behera da erkidegoan.

Osakidetzak emandako datuen arabera, EAEko positibotasun-tasa %4,3koa da. Izan ere, azken 24 orduetan 4.364 proba egin dituzte eta horietatik 186 izan dira positiboak. Osasunbideak emandako datuei erreparatuz, Nafarroan 881 proba egin dituzte eta horietatik 55 izan dira positiboak (%6,2).

Ospitaleen egoerari dagokionez, 261 pertsona daude ingresatuta EAEko eta Nafarroako erietxeetan; 200 EAEn eta 61 Nafarroan. Horietatik 78 daude zaintza intentsiboko unitateetan; 58 EAEn eta 20 Nafarroan. Atzo baino pertsona bat gutxiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak