67 kasu berri atzeman dituzte Gipuzkoan azken orduetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko ira. 11a, 16:16

268 kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduetan Hego Euskal Herrian, aurreko asteko zapatuan baino 103 gutxiago. 124 baieztatu dituzte Bizkaian, 67 Gipuzkoan, 47 Nafarroan, 28 Araban eta 2 dira EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan atzeman dituztenak.

Osakidetzak emandako datuen arabera, EAEko positibotasun-tasa %5,1ekoa izan da. Izan ere, azken 24 orduetan 4.318 proba egin dituzte eta horietatik 221 izan dira positiboak. Osasunbideak emandako datuei erreparatuz, Nafarroan 1.310 proba egin dituzte eta horietatik 47 izan dira positiboak (%3,6).

Ospitaleen egoerari dagokionez, 242 pertsona daude ingresatuta EAEko eta Nafarroako erietxeetan; 181 EAEn eta 61 Nafarroan. Horietatik 79 daude zaintza intentsiboko unitateetan; 58 EAEn eta 21 Nafarroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak