Landa eremuko emakumeak ikusarazteko lehiaketa abiatu du Landaolak

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 10a, 10:43

Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteek osatutako Landaola Federazioak  Landa Emakumeak Gara proiektua indartu nahi du; Gipuzkoako landa eremuko emakumeen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzea da helburua. Horren baitan, sormen lehiaketa antolatu dute.

Landako emakumeak eta bizikidetza; horixe da sormen lehiaketaren ardatza. Urriaren 15era bitartean, parte hartzera animatzen direnek euskarri grafiko bat aurkeztu beharko dute hausnarketa-testu batekin batera: argazkia, marrazkia, collagea… Aurrez azaldu bezala, landa eremuaren, bertako emakumeen  eta bizikidetzaren inguruan hausnartzea da egitasmoaren xedea.

Hiru kategoria egongo dira (25 urtetik beherakoa, 25-55 urte artekoa. 55etik gorakoa)  eta kategoria bakoitzean hiru sari (1. saria 600 euro, 2. saria 450 euro eta 3. saria 300 euro). Horiez gain, publikoaren saria ere banatuko da (bi lagunentzako gau bat eta gosaria, Gipuzkoako landetxe batean) eta bozkatzen dutenen artean ere bertako produktuen saski bat zozketatuko da.

Izen-ematea online egin behar da, eta doakoa da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak