AEKn izena emateko epea irailaren 30era artekoa da, eta ordutegia, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Herritarrak izena ematera animatzeko, kanpaina berezia egiten ari dira AEK-koak. Sidekarra duen bizikletarekin ari dira kaleetan gora eta behera, eta euskara ikastearen prozesuarekin parekatzen dute esperientzia: "Pedalei eman eta gidatu ikasleak egin beharko du, gehien bat, baina prozesu horretan irakasleak lagunduko egingo dio, norabidea markatzen eta behar duen laguntza ematen".
Arrasaten gaur eta bihar egongo dira. Goizean, 11:00ak inguruan, azokan eta plazan, eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera, poteo eta merke-merkauaren inguruan. Gehitu dute bizidekarrean argazkiak ateratzeko aukera izango duela hala nahi duenak.