Hobetu zure etorkizun profesionala Bastida akademian, guztiz doan

Goiena 2021eko irailaren 10a

Bastida akademiak langabezian daudenendako zein langileendako prestakuntza eskaintzen du. Guztiz doakoa da, Eusko Jaurlaritzaren, Lanbideren eta Europako Gizarte Funtsaren finantzazioari esker, eta arlo profesional ugari daude aukeran.

Langabe zein langileentzat eskaintza zabala dago aukeran Bastida akademian aurtengo ikasturtean.

Langabeendako hainbat gaitasun ziurtagiri dituzte –titulazio ofizialak–:

  • - Behe tentsio instalazio elektrikoen muntatze eta mantentzea.
  • - Salmenta jarduerak.
  • - Zaintza, segurtasun pribatua eta pertsonak babestea.
  • - Menpeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea.
  • - Eraikinen eta lokalen gainazalen garbiketak.

Langileendako ikastaroetan ere hainbat aukera daude:

  • - Hizkuntzak: Ingelesa eta frantsesa.
  • - Informatika: Ofimatika eta Excel.
  • - Administraritza: Zergak, kontabilitatea…
  • - Diseinua: Adobe, Photoshop, Illustrator, Indesign eta Premiere.
  • - Txartel profesionalak: Zubi-garabi operadorea, eskorga gidatzeko operadorea, plataforma jasotzaile operadorea eta CAP txartelak.
  • - Sukaldaritza: Gozogintza, pintxoak, sukaldaritza osasuntsua eta oinarrizko sukaldaritza.
  • - Gizartea eta kultura: Menpeko pertsonei arreta.

Ikastaroak, guztiz doakoak

Ikastaro guztiak, langileendako eta langabeendako, %100 diruz lagundutakoak dira, guztiz doakoak.

Aprobetxatu aukera eta eraldatu zure etorkizun profesionala. Informazio gehiago 943 79 35 33 telefonoan, Whatsapp bidez 698 969 410 telefonoan, bastida@bastida.es  helbidean edo www.bastida.es webgunean.

Eusko Jaurlaritzaren, Lanbideren –lanaren alde– eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa duten laguntzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak