Leintz eskola kirolak ireki du izena emateko aukera

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 8a, 09:57

Irailaren 26ra arte aukera egongo da eskola kirolean izena emateko, eta urriaren 4an hasiko dira saioak. Bestetik, urtero moduan, hilaren 15ean monitoreen kaptazio-bilera egingo da, bidelagun horien garrantzia "handia" baita klubarentzat.

Leintz eskola kirolak azaldu du aurtengo ikasturte hasierak "itxaropentsuagoa" ematen duela, eta "pozik egoteko moduan" daudela: "Jaurlaritzak eskola kiroleko entrenamendu eta lehiaketak taldekatze mugarik gabe baimendu ditu, nahiz eta oraindik COVID 19-aren protokoloak eta segurtasun neurriak bete behar ditugun".

Neurriak neurri, gaztetxoei eta haien gurasoei eskola kirolean parte hartzeko deia luzatu nahi die LEKek: "Lagun berriak egin eta  jarduera fisikoaz gozatzeko aukera paregabea izango dute". Izena online eman daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak