Jaurlaritzak jakinarazi duenez, 12 milioi bideratuko dira pandemiak gaueko aisiako establezimenduetan izan dituen kalteak "leuntzeko".
Hamar langile baino gutxiago dituzten pubek eta taberna bereziek (eta baita ixteko ordutegia 2:30era arte dutenek) 10.000 euroko laguntza jaso ahal izango dute, eta hamar langile edo gehiago dituztenek 15.000 eurokoa.
Bestetik, ixteko ordutegia 4:30era arte dutenek eta dantzarako eta dibertsiorako establezimenduek 15.000 euroko laguntzak jaso ahal izango dituzte hamar langile baino gutxiago badituzte eta 35.000 eurokoak hamar langile edo gehiago badituzte.
Eskaerak aurkezteko epea zehazteke dago oraindik; baina EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasi eta 15 egunekoa izango da.