Lokatzako neskek Espainiako Kopako azken proba egingo dute asteburuan

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 7a, 11:05

2022. denboraldira begira, lanean hasi da Lokatza Ziklismo Eskola, eta txirrindularitzaren munduan murgildu nahi diren gazteei taldera gerturatzeko deia egin die. lokatza_ze@hotmail.com helbidera idatzi edo 646 56 52 16 telefonora WhatsApp mezua bidali behar da.

Ziklismo Eskolako emakumeen taldea berriz itzuliko da lehiara asteburu honetan. Kantabria aldera joango dira, Nojara, Espainiako Kopako azken lasterketa puntuagarrian parte hartzera. Bertan izango dira Edurne Ormaetxea Arriaran aramaioarra eta Olatz Gabilondo Zenitagoia bergararra; lehenengoa kadete mailan eta bigarrena, elite/sub23 mailan.

Eta hurrengo astean, Arabako itzulian arituko dira, bi etapa izango dituen lasterketan: bata Gopegin eta bestea Murgian. Bukatzeko, irailaren 25ean, Arabako erlojuaren kontrako txapelketan parte hartuko du Ormaetxeak; izan ere bera da taldeko arabar bakarra. "Denboraldi guztian zehar erakutsi duten mailarekin bukatzea da helburua eta 2022. denboraldirako ilusioari eustea", dio Lokatzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak