Gau beroaren ondoren tenperatura altuekin esnatu da eguna

Mirari Altube Arrese 2021eko irailaren 7a

25 gradutik gorako tenperaturak izan dira Debagoienean ere. Gaur, 07:00etan, hori adierazten zuten hainbat termometrok Arrasaten zein Aretxabaletan. Gaurko ere giro sargoria iragarri du Euskalmetek.

Hego-ekialdeko haizearekin esnatu da eguna eta zakartu egingo dela adierazi dute. Erdi mailako hodeiek eta goi-hodeiek zerua apur bat lainotuko dute, ondoriorik gabe, baina egunaren amaieran han-hemenka zaparrada txikiren bat bota dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak