Gerediaga Elkarteak sortzaile eta kulturzaleen arteko harremanak berreskuratzearen alde egingo du aurtengoan. Nolanahi ere, iazko online salmentarekin pozik, internet bidezko aukerari eustea erabaki dute; batez ere, edukierak "mugatuak" izango direlako.
"Aurten erakusmahaia alokatzen duten eragile guztiek, modu presentzial eta digitalean hartuko dute parte Durangoko Azokan", azaldu dute antolatzaileek. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea eta hilaren 19ra arte egongo da aukera.
Bestetik, Sormen Bekaren laugarren edizioan parte hartzeko epea ere zabalik dago, hilaren 21era arte. 15.000 euroko diru saria jasoko du irabazleak.