Hamabost boluntario eta gizarte langile aritu dira banaketa-lanetan, eta Gurutze Gorriak azaldu duenez, bailarako eskaera eta behar guztiei erantzun ahal izan diete.
Motxila, kutxatila oso (margoak, boligrafoak, gomak, etab.) eta koadernoekin osatutako loteak dira 160 haurrek jaso dituztenak, eta beste urteetan bezala, haurren adina eta ikasturtea hartu dira kontuan materialak aukeratzerakoan.