Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko eta biharko tenperatura altuengatik.
Euskalmeten iragarpenaren arabera baliteke gaur, irailak 6, termometroak 36 graduraino igotzea Kantauri barnealdean; tenperatura minimoak 19 gradukoa izatea aurreikusten da. Zenbateko horiek daude iragarrita, esaterako, Arrasaterako.
Bihar, irailak 7, Kantauri barnealdean 35 graduko gehienezko tenperaturak aurreikusten ditu Euskalmetek; gutxienezkoak, 20koak. Gainera, goizaldea oso beroa izango da eta toki askotan tenperatura ez da 20 gradutik jaitsiko, ezta 25 gradutik ere Kantauri isurialdeko zenbait lekutan.
Suteengatik, arrisku berezia
Tenperatura altuei hezetasun gutxi eta hego-osagaiko haizea batuta, basu-suteak pizteko aukera areagotzen dela ohartarazi du Segurtasun Sailak. Horregatik ere abisu horia ezarri du.