Finalak bi zati erabat ezberdinak izan ditu. Lehenengo zatian elgoibartarrak nagusitu dira, baloiaren jabe egin eta erasora joz. Bergarak ezin izan du bere jokoa erakutsi eta aukera garbienak Elgoibarrek izan ditu. Dena den, markagailua hutsean zela iritsi dira atsedenaldira.
Bigarren zatia hasi eta berehala, ordea, Elgoibar aurreratu da, jokaldi nahasi baten ondorioz. Lagunartekoa izanik, aldaketa asko egin dituzte bi taldeek eta horrek mesede egin die bergararrei. Izan ere, jokoan nagusitzen hasi dira eta aukera garbiak izan dituzte berdinketa lortzeko. Hala ere, ez dute lortu azken momentura arte, berdinketaren gola sartu eta berehala bukatu baita partidua.
Hala, penaltietan erabaki da finala. Elgoibarrek hiru sartu ditu eta Bergarak, berriz, bi. Bestalde, aipatzekoa da Andoni Escalona Bergarako atezainak egindako partidua. Elgoibarren golean huts egin duen arren, sekulako geldiketak egin baititu, batez ere lehen zatian. Hori dela eta, finaleko jokalari onenaren saria eman diote.