Sekulako euri zaparrada bota du Debagoienean ere

Mirari Altube Arrese 2021ko ira. 2a, 20:16

Iragarritako legez, Debagoienera ere iritsi dira trumoi-ekaitza eta euri zaparradak. Araba aldetik sartu dira 18:15 bueltan, eta denbora gutxian ur asko pilatu da bazterretan. Euskalmetek jakinarazi duenez Elorregin jaso dute ur gehien, 31 litro metro koadroko 20 minutuan eta 38,4 litro ordubetean. 

Kaleetan ere ur asko pilatu da une batez, Aretxabaletan esaterako, baina itxura baten aparteko kalterik ez du eragin nahiz eta garajeetan eta beste hainbat tokitan sartu.

Ekaitza hurbiltzen. (Argazkia: Urki Larrea)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak