Ekaitz giroa eta zaparradak izan dira eguna argitzeko

Mirari Altube Arrese 2021eko irailaren 1a

Tximistak eta trumoiak izan dira protagonista irailaren lehen egunean, eta ondoren euria. Herri guztietan ez du kantitate bera egin, baina Elorregin esaterako 7,5 mm neurtu dituzte 10 minututan. Euri zaparradengatik ezarritako abisu horia bihar gauerdira arte luzatu du Euskalmet agentziak.

Euskalmetek jakinarazi duenez Araba iparrean eta Gipuzkoa hegoaldean sortu lehenengo ekaitzak eta euri zaparradak gaur goizaldean.

Ekaitzak indarra galdu du dagoeneko, baina Euskalmetek iragarri duenez orduek aurrera egin ahala hodeiak ugarituz joango dira, eta arratsaldean lainotuago egongo da. Arratsalde partean ere izan daitezke trumoi-ekaitzak eta zaparradak handiak izango dira zenbait lekutan.

Termometroek, behera

Goizeko ekaitzek giroa freskatu dute, eta momentu horretan erregistratu dira eguneko tenperatura minimoak. Arrasaten, esaterako, 14,2 gradu egin ditu. Maximoei dagokienez, Arrasaten 26,9koa erregistratu da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak