2021/09/26 12:00

Jardunaldia

Omenaldia errepresio frankista jasan zutenei

Omenaldia errepresio frankista jasan zutenei
Jose Maria Arizmendiarrieta plaza (Laubide), Arrasate

1936ko irailaren 26an iritsi ziren Debagoienera tropa faxistak; duela 85 urte, alegia. Urteurrenean, Intxorta Kultur Elkarteak bailarako Udalekin, Aldundiarekin eta Gogora institutuarekin batera, ekitaldia egingo du errepresaliatutako pertsona guztiak gogoan izateko. Bertsolariak, dantzariak, musika banda eta abeslariak izango dira bertan, eta azaldu dutenez, errepresaliatua izan zen herri bakoitzeko pertsona batek edo senideek hartuko dute hitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak