Sari nagusia jaso du Aretxabaletako tomateak Kantabriako Bezanan egindako lehiaketan

Mirari Altube Arrese 2021ko abu. 30a, 14:46

Aretxabaletako tomatea barietateari eman diote tomaterik onenaren saria asteburuan, Santa Cruz de Bezanan (Kantabria) egindako Tomate Zaharraren Azokaren hirugarren edizioan; gipuzkoar batek aurkeztu zuen hori. Espainiako azokarik garrantzitsuenetakoa da Kantabriakoa eta 8.000 lagun inguru gerturatu zen bertara.

Kantabriako tomaterik onenaren saria, ostera, Abanillaseko tomateak jaso zuen, eta nazioarteko barietate onenarena, Errusiako tomate horiak.

Epaimahaia osatu zuten Pepa Muñoz sukaldariak (Michelin izarra duena), Paloma Menendez kazetariak, Pepe Barrena gastronomia kritikariak eta David Remartinez (El Comidista) eta Pedro Vallin (La Vanguardia) kazetariek.

Tomatearen Astea irailaren 6tik 12ra

Aretxabaletan bertan ere izango da Aretxabaletako tomatea eta beste hainbat barietate ezagutzeko eta probatzeko aukera, datorren irailaren 6tik 12ra egingo den Tomatearen Astean hain zuzen ere. Debagoieneko Mankomunitateak eta Udalak antolatu dute beste behin –iaz ezin izan zen egin– eta eskainiko dituzte hitzaldiak eta erakusketak. Irailaren 12n, domekan, egingo den azokan ortu lehiaketaren eta tomate erakusketaren sariak banatuko dituzte. Gainera, Aretxabaletako tomatearekin egindako pintxoak dastatzeko aukera izango da orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak