Asier Altunaren 'Hondalea' dokumentala, Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehian

Jone Olabarria 2021ko abu. 26a, 13:47

'Hondalea' dokumentaleko une bat.

Hamazazpi lanek osatuko dute Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko euskal partaidetza, eta tartean badira hainbat debagoiendar ere. Irizar Saria eskuratzeko lehian izango den Altunaz gain, Mireia Gabilondo bergararrak film-formatura moldatu duen Kepa Errasti aretxabaletarraren 'Erlauntza/The Hive' ere izango da Zinemaldian, lehiaz kanpo.

Euskal Zinemaren Galan estreinatuko da Hondalea, Asier Altunak (Bergara, 1969) zuzendutako ez-fikziozko filma. Cristina Iglesias artistak Donostiako Santa Klara uharterako sortu duen obra du ardatz dokumentalak. Hala, beste behin ere Zinemaldian izango da Altuna; Amama (Irizar Saria, 2015) filmarekin Sail Ofizialean lehiatu zen eta Bertsolari (2011) ere lehiaketaz kanpo erakutsi zuen. New Directors sailean eta Euskal Zinemaren Galan ere egon izan da Altuna, hurrenez hurren, Aupa Etxebeste! (2005) eta Agur Etxebeste! (2019) ‒biak Telmo Esnalekin batera zuzenduak‒ aurkezten. Iaz, Culinary Zinema saila inauguratu zuen ARZAK Since 1897 ez-fikziozko filmarekin.

Mireia Gabilondok ere (Bergara, 1965) hainbat film aurkeztu izan ditu Donostia Zinemaldian, hala nola Amaren eskuak (Zinemira 2013). Oraingoan, eta lehiaz kanpo, Kepa Errasti aretxabaletarraren Erlauntza / The Hive antzezlana film-formatura moldatu du Errasti berarekin batera; haurtzaroko lagun talde baten istorioa kontatzen du filmak ‒Itziar Atienza, Naiara Arnedo, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia eta Leire Ruiz aktoreek egin dituzte rolak‒, landa-etxe batean elkartzen direnak, ezkondu aurreko agurra egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak