Ikasturte berrira begira, iazko neurriak mantentzearen alde agertu da Jaurlaritza

Jone Olabarria 2021ko abu. 25a, 11:20

Haurrak Elgetako eskolako sarreran, iazko irailean.

Protokoloa zehaztu eta neurriak finkatzeko asmotan Autonomia erkidegoetako ordezkariak eta Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioa bilduta daude gaur goizean. Egoera iazkoa baino hobea den arren, esaterako, burbuila taldeak eta maskara erabiltzen jarraitzearen alde azaldu da Bingen Zupiria.

Irailaren 8an hasiko dituzte eskolak, haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleek EAEn, eta ordurako segurtasun-protokoloa zehazteko dago gau-gaurkoz. Autonomia erkidegoetako ordezkariak eta Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioa gaur goizean bildu dira Madrilen, protokoloa zehaztu eta neurriak finkatzeko asmotan.

Egoera hobea, baina txertatu gabe

Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak aurreko ikasturtean ikastetxeetan hartu zituen neurri berak mantentzea babestu du, tartean burbuila taldeak eta maskararen erabilera. Egoera iazko irailean baino "hobea" dela azaldu du Zupiriak, baina txertoa ez dela oraindik iritsi haurrengana: "Orokorrean, egoera duela urtebete baino hobea da, baina 12 urte baino gutxiago dituztenak ez daude txertatuta, ez dagoelako adin horietarako txertorik". Une honetan, 12 eta 19 urte bitarteko pertsonen erdiek – % 55,4 –COVID-19aren aurkako txertoaren dosi bat jaso dute gutxienez, eta –% 13k– pauta osoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak