Zapatuan XI. Euskal Herria Kopako hirugarren eta laugarren posturako partidua jokatuko dute Azkoagainen Real Sociedad eta Eibar taldeek, 18:00etan. Lehen eta bigarren postua domekan erabakiko da, Atheticek eta Alavesek Zarautzen jokatuko duten partidan.
Era berean, XI. Euskal Herria Koparen B multzoko finala jokatuko dute Bizkerrek eta Añorgak Ibarra futbol zelaian, Aretxabaletan, 12:00etan.
Bi partiduetarako sarrerak salgai daude, Euskal Herri kirolak webgunean. Azkoagain futbol zelaian 185 lagun sartu ahal izango dira eta webgunean soilik ez, Aloña Mendi tabernan, eta aurretik sarrerak agortuko ez balira, partida egunean, Azkoagain futbol zelaian eskuratu ahalko dira.