Hoteletako ostatu-gauak %67 igo dira EAEn iazko uztailarekin alderatuta

Jone Olabarria 2021ko abu. 20a, 11:43

Eguneko batez besteko tarifa 104,79 euro izan da uztailean, eta bisitariak bi egun baino apur bat gutxiago egoten dira hoteletan. Iazko joerarekin jarraituz, Gipuzkoan lortu dira daturik onenak aurtengo uztailean.

Eustatek jakitera emandako datuen arabera,2021eko uztailean EAEko hoteletan erregistratutako sarrerak eta ostatu-gauak 292.165 eta 568.447 izan dira, hurrenez hurren.

Araban, 76.043 ostatu-gau erregistratu dira uztailean, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino % 88,8 gehiago. Bizkaian, 2021eko uztailean, 237.397 izan zen ostatu-gauen kopurua, % 86,6 gehiago. Gipuzkoako sarrerak eta ostatu-gauak 255.007 izan ziren. Kontuan hartu behar da, Gipuzkoan lortu zirela daturik onenak 2020ko uztailean ere.

Batez beste, bi egun hotelean

Batez besteko egonaldia 1,95 egunekoa izan da EAEko hoteletan. Iazko datuekin alderatuta apur bat egin du gora; 2020ko uztailean 1,89 egunekoa izan zen. Espainiako bisitariek egiten dituzte egun gehien hoteletan –2,00 egun–.

Sektoreko errentagarritasun-adierazleek goranzko joerarekin jarraitu dute. Eguneko batez besteko tarifa 104,79 euro izan da uztailean, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino % 22,0 handiagoa. Igoera orokorra izan da lurralde historiko guztietan; zehazki, 131,32 euro izan da Gipuzkoan (161,87 euro Donostian), 85,50 euro Araban (72,23 euro Gasteizen) eta 83,49 euro Bizkaian (85,99 euro Bilbon).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak